Astelehenean, Gaztañerre eguna zela eta ikastetxean antolatutako beste ekimen batzuen artean, gaztaina erreak eta taloak banatu genizkien gure seme-alabei. Gurasoek, irakasleek, Kukumixoko hezitzaileek eta neska-mutikoek elkarrekin jardun genuen eskuz esku, eta arratsalde ederra pasatu genuen. Bejondeigula!
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.