Musika eskolak Santa Zeziliaren kalejira berezia eskaini zuen atzo

Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 09:44

Musika eskola 20

Santa Zezilia eguna dela eta, musika eskolako ikasleak kalejiran atera ziren atzo iluntzean. Kalez kale kantuan ibili eta gero, Plaza Berrian oso saio berezia eskaini zuten.

Taldeka plazaren erdira irten eta hainbat kantu eta koreografia interpretatu zituzten. Jende asko batu zen plaza inguruan eta giro berezia sortu zen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.