Iñigo Larizek irabazi du Karakateko Igoera, esprint estu batean Julen Aranguena mendean hartuta

Erredakzioa 2015ko aza. 16a, 13:11

Azken metroetan erabaki zen XXII. Karakateko igoera. Iñigo Lariz elgoibartarra eta Julen Aranguena kortezubiarra elkarrekin ailegatu ziren Karakateko tontorrera eta esprint estu baten ostean Larizek eskuratu zuen garaipena gizonezkoetan, jarraian lortu duen laugarrena. 28 minutuan osatu zuen igoera, eta hortaz, ez zuen ondu iaz ezarritako errekorra (27:37). Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen azkarrena (34:34). (bideoa, argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)

88 lagunek hartu zuten parte herenegun goizean jokatu zen Karakateko 22. igoeran (iaz 119 parte hartzaile izan ziren). Lasterkariak Kalegoen Plazatik Karakateko tontorrerantz abiatu ziren 11:00etan eta Iñigo Lariz eta Julen Aranguena izan ziren azkarrenak. Bata bestearengandik hurbil egin zuten igoera osoa eta elkarrekin iritsi ziren azken metroetara ere. Jendetza zuten zain tontor inguruan eta biak elkarrekin azaltzen ikusi zituztenean zoramena sortu zen publikoaren artean. Aspaldian ez zen horren amaiera esturik izan Karakateko igoeran. Goiko bideoan ikus daitekeen moduan, parez-pare egin zituzten azken metroak ikusleen oihu artean eta esprint estu baten ostean, Iñigo Larizek ikutu zuen lehen postuan Karakateko puntu geodesikoa.

Larizek 28 minututan osatu zuen igoera, iaz ezarri zuen errekorra baino 23 segundu gehiagoan, alegia. Iban Murua elgoibartarrak ere igoera bikaina egin zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen, 28:32ko denborarekin. Beste elgoibartar gazte bat, Ioritz Konde, sailkatu da laugarren postuan (29:49) eta Jorge Gonzalez izan da bosgarren (29:49). Lehen bost sailkatuek 30 minutuz azpitik egin zuten igoera.Karakatera2
Lendinez errekorretik gertu
Emakumezkoetan errekorretik gertu gelditu zen irabazlea. Ainhoa Lendinez elgoibartarrak 34 minutu eta 34 segundoan osatu zuen igoera, iaz Nahia Quincocesek ezarritako errekorra (34:21) baino 13 segundo gehiago. Naomi Revert elgoibartarra sailkatu da bigarren postuan (41:48) eta Morkaiko mendi taldekoek berari eman diote aurpegirik onenaren saria ere.Karakate4
Karakateko 22. Igoerako SAILKAPENA

ARGAZKIAK (barren.eus, Eñaut Izagirre, Morkaiko eta Iñaki San Martin Soarte).

Karakatera3Karakatera4

Azken urteetako irabazleak:

2014an Iñigo Lariz
2013an Iñigo Lariz
2012an Iñigo Lariz
2011n Oier Ariznabarreta
2010ean Oier Ariznabarreta
2009an Oier Ibarbia
2008an Josu Arregi
2007an Iñigo Lariz
2006an Aritz Kortabarria

[Albiste honen jatorrizko informazioa Barren.eus-etik jaso dugu]