EHKO identifikatzaile agroekologikoaz hitzaldia gaur

Erredakzioa 2015ko aza. 12a, 12:43

EHKOlektiboa

Enrike Gisasola eta Myrian Onaindia baserritarrek ekoizpen agroekologikoa desberdintzeko helburuarekin martxan jarri duten identifikatzailea aurkeztuko dute, 18:00etan antzokian. 

EHKOLEKTIBO elkartea Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa da. 2007. Urtean sortu zen eta elkartearen helburua agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa identifikatu eta desberdintzea da.
EHKO marigorringoa gertutasuneko komunikaziorako egindako identifikatzaile mota da. Identifikatzaile honek hobekuntzaren aldeko konpromisoa duten etxaldeak identifikatzen ditu eta lan kolektiboa eta Europako nekazal araudi ekologikoari arau agroekologiko batzuk gehitu eta hauek errespetatzea bermatzen du.

Gaztañerre kuulturaleko ekimenak:

Gaztañerre kulturala

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.