Joan zen eguenean egin zuten Onarroako Agustin Zubikarai nanoipuinen lehiaketako sari-banaketa, Ondarroako Kofradia zaharrean, Amuak literatura jaialdiaren ekimenen barruan. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak izan zuen sariak entregatzeko ardura eta aurkezpenean nabarrmendu zuenez, "140 karakteretan istorio oso bat kontatzeko gaitasuna izan dute hiru irabazleek". Xabier Elizburu markina-xemeindarrak jaso zuen lehen saria, eta Soraluzeko Alana Berraondo eta Olatz Sebal lehengusinek, ostera, bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten, hurrenez hurren. Nanoipuinen lehiaketako sarien aurretik, Agustin Zubikarai nobela saria eta IV. Ipuin rallyaren sariak ere banatu zituzten.
Saritutako lanak
Alana Berraondo (2.Saria)
BIHAR BEHARBADA
Gehiegizko pisua maletan. Pausoak eman arren, ez doa. Gaur ere hamar gutxiagotako trenean ez dago lekurik. Bihar beharbada, azken bagoian.
Olatz Sebal (3.Saria)
ZAPÀTAK
Bizitzaren dardara zapata gorrien azpian nabari du, hasi berria duen bideko lehen harriari ostikoa eman ondoren.
Alana bere lehengusinak bultzatuta animatu zen lehiaketan parte hartzera:"tarteka idazten dut neuretako baina normalean ez dut lehiaketetan parte hartzen. Hemendik aurrera animatuko naiz". Olatzek sarriago idazten du eta idazten dituen olerkietako batzuk Erisonentxokoilunetik blogean argitaratzen ditu.