Joan direnak oroitzeko eguna

Erredakzioa 2015ko aza. 1a, 20:27

Domusantu-2

Jende asko hurreratu da gaur kanposantura hildako senide eta lagunen hilobiak bisitatzera. Lorez eta apaingarriz beteta daude kanposantuko hilobiak. Hildakoak gogora ekartzeko sasoia da hau herritar askorendako.

Urteko egutegiak, kristautasuna abiapuntu, azaroaren 1a, Domu Santu eguna, gorriz markatzen du. Egun hori da, berez, liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzeko jarritakoa. Biharamuna da, berriz, erlijio beraren arabera, Hildakoen Eguna, oraindik Garbitokian (purgatorioan) dabilen hildakoen arimak laguntzeko. 

Gaurko egunez kanposantura joaten diren asko kristauak baldin badira ere, beste batzuk, batez ere gazteak, ez dira kristauak, baina hala ere egun hau baliatzen dute hildakoekin oroitzeko. Hala esan digu goizean hilerrian aurkitu dugun gazte batek "ez naiz kristaua baina gero eta gehiago gustatzen zait egun hau, hildakoekin akordatzeko tarte bat hartzeko aukera ematen didalako". Domusantu-8

Domusantu-3

Domusantu-4

Domusantu-5

Domusantu-6

Domusantu-7

Domusantu-9

Domusantu-10

Domusantu-12

Domusantu-13

Domusantu-15