Halloween euskal ohitura da

Erredakzioa 2015ko urr. 30a, 17:36

argazki zaharra

Halloween berbak Anima Guztien Gaba esan nahi du eta Euskal Herrian ere ospatzen zen. Animen Egunean -urriaren 31 leku batzuetan eta azaroaren 2a hemen inguruan-, kalabazak edo arbiak ortuetatik harrapatu, hustu, kandelak barruan sartu eta ingurukuak bildurtzen ibiltzen ziren gazteak.

 

argazki_zaharra_1.jpgEtxeko trapu zaharrak jantzita ibiltzen ziren, bildurra emateko moduan aurpegiak tapatuta. Neguko jaietako bat da, Erdi Arotik Europa osoan ospatu izan dena, eta etxerik etxe eta baserriz baserri ibiltzen ziren eskean, diru, jateko edo goxokiak batzen, gabonetan, Santa Agedetan edo aratosteetan egitten den moduan.
Esaera zahar bat oinarri, "Xanduli, Manduli, kikirriki... emon goxokiak guri!" esanaz ibiliko dira ume eta gazte eibartarrak aurten. Soraluzetarrak ere animatuko gara?

Ikusi Ahotsak.eus-ek jasotako testigantzekin osatu duen bideoa:

 

Irakurri jatorrizko albistea Sustatun:Animen Gaua (=Halloween) ospatzeko proposamenak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.