Gaur eguena, hilak 29, iluntzean Ezenarro anaiak beraien lurretara joan direnean ikusi dute gertaturikoa. Beraien lurretan bizikletan ibiltzeko pista bat egin dute mendia eta lurra apurtuz. Menditik arri handiak atera dituzte eta hori egiteko herramintak erabili dituzte, hauek Udaltzaingoak eraman ditu proba modura. Arri haundiren gainean egur luzeak ipini dituzte eta aldapak egin eta bizikletekin saltoak egiteko. Erabili dituzten egurretako batzuk Julian eta Martinek behorrak mendian behera ez jausteko ipinita zituzten eta esan digutenaren arabera behorrak momentu horretan mendian egon izan balira mendian behera jausteko arriskuan leudeke.
Lurra altxatu dute bihurguneetan gurpilak irristatzeko eta lur lerro hauekin behorren bidea moztu dute. Esan digutenez lurra altxatu duten beste aldapa batean lursaila ureztatzeko arazoak izango dituzte. Ezenarro anaiek soraluzeko lurretan urte asko daramatzate lanean eta inoiz ez dute horrelakorik ikusi beraien lurretan. Ikusitakoa ezin sinisturik daude anai biak eta beraien lurrak eta mendia suntsitu dituztenak zeintzuk diren argitzea espero dute.