Pala eta pelota zaletuentzat hitzordua 19:00etan Arane kiroldegian

Plaentxia.eus 2015ko urr. 29a, 15:44

Pelota TajueloLehen partidua Jon Gallastegi eta Ximun Larrañaga palariek jokatuko dute. Ondoren buruz buruko hiru partidu jokatuko dira; Mikel Gallastegi, Aimar Marquez eta Iñigo Iruretak (Beasain) min hartuta dagoen Gorka Santamariaren lekua hartuko du. Jaialdia  Jon Heriz eta Asier Fernandez-en pala partiduak itxiko du. Aitor Atxotegi ere ostiralean ariko da Beotibar pilotalekuan 20:45etan.

2.mailako gomazko paleta partiduak irekiko du barixakuko jaialdia. Lehen partiduan  Soraluzeko Jon Gallastegi eta Ximun Larrañaga bikoteak Azkoitia2 taldearen kontra jokatuko du. Jarraian pelotako 2. urteko infantilen bi partida jokatuko dira; alde batetik,  Mikel Gallastegik Goierri1 taldeko pilotaria hartuko du eta ondoren Aimar Marquez-ek Intxurre2 taldeko pelotariaren aurka jokatuko du biak ala biak buruz buru. Pelota partiduekin amaitzeko min hartuta dagoen Gorka Santamariaren lekua hartuko du Beasaingo Iñigo Irurek eta buruz buru bere indarrak neurtuko ditu  Tartaloetxe2 taldeko pilotariaren kontra.

Jaialdiari amaiera 3.mailako gomazko paleta partiduak emango dio.  Soraluzeko Jon Heriz eta Asier Fernandezek Landare taldeko bikoaren aurka jokatuko dute.

 

Aitor Atxotegik eta  Andoni Aldapek aldiz, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dute ohorezko binakako mailan Aurrera-Saiaz2 taldeko Peña eta Arratibel en kontra iluntzeko 20:45etan.

 

Lehen urteko infantilak zapatuan jokatu dute. Hodei Tajuelo-k Uarkape pilotalekuan (Arrasaten) jokatuko du Arrasate4 taldearen kontra buruz buru arratsaldeko 18:00etan. Jonay Gonzalez-k Aldats pilotalekuan (Deba) jokatuko du Euskal Jolas1 taldeko pilotariaren aurka, partida hau ere arratsaldeko 18:00etan izango da.