Goizeko10:00etan infantilen txanda izango da Burumendiren kontra eta 12:00etan Jubenilek Zumaiako izango dute aurkari. Arratsaldeko 15:30etan Sora “A” taldea Lagun Onak-en kontra arituko da eta berriz ere lidertza lortzeko 3 puntuak irabazi nahi ditu taldeak. Azkenik, Sora “B”-k Eibarko Armagiñak taldea hartuko du 18:00etan eta pasa den asteko liskarrak (Aretxabaletan partidua bertan behera laga behar izan zuten) alde batera lagata talde moduan irudi ona ematea izango dute helburu.
Soraluzeko lau taldeek etxean jokatuko dituzte partiduak. Sora "A"-k garaipena lortu nahi du lehen postura gerturatzeko. Sora "B"-k zaletuen aurrean talde modura itxura ona ematea izango du helburu. Goizean, Infantilek 10:00etan eta Jubenilek 12:00etan jokatuko dute.