07:00etan abiatu zen Iban Fernandez Azkue-San Rokeko ermita paretik Karakateko tontorrerantz, eta horixe bera errepikatu zuen behin eta berriz egun guztian. Bederatzi joan-etorri egin zituen guztira, eta honenbestez, bere buruari jarritako erronka gainditu zuen, bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu t'erdian. 72 kilometro egin ditu guztira. Bere buruaren aurkako erronka izan den arren, ez da bakarrik aritu, lagunez inguratuta egin baititu igoera eta jaitsiera guztiak.
Jatorrizko albistea Elgoibarko Barren.eus orritik hartu dugu CC lizentzia askeari esker.