Goizaldean konturatu dira tabernan lapurreta egitera sartu direla. Makinak zabalduta aurkitu dituzte eta "zorionez dirua bakarrik" eraman ei diete, "telebista berria, tableta eta diru-kaxa ez dituzte eraman eta gaitzerdi, guretako balio handiena horrek dauka eta". Leihotik sartu omen dira, kontralehioari eusten dion burdinezko barra doblatuta. Atera direnean berriz dena itxita laga ei dute.
Ertzainak aztarnak aztertu eta gertatu denaren atestatua egiten jardun dute tabernako jabeekin batera. Besteak beste, leihoan aurkitu dituzten hatz-markak ere aztertu dituzte.
Gaueko zaintza jartzeko eskaera
Oihana Uribek gauez herriaren erdialdea zaintzeko neurriak eskatu ditu. "Hirugarren aldia da lapurretan egin digutena, Txokoan eta Batzokian ere sartu dira. Gauetan ez dago inolako zaintzarik herrian eta nahi dutena egiten dute. Ertzainei gauez herria zaindu dezatela eskatu diegu eta sarrerako piboteak zabaltzeko txartelik ez dutela esan digute. Nahi badute autoz eta nahi badute oinez baina zaindu dezatela herriaren erdialdea, horretarako daude eta. Alkateari ere eskatu diot gauez herria zaintzeko neurriak hartu ditzala".