Gorla, Karakate eta Elosumendiko paisaia ederrak zeharkatuko ditu.; Aldapa gogorrak, pedalak astindu ahal izateko zati azkarrak, bidezidor politak, hainbat jaitsiera eta paisaia zoragarriak. Bi aukera egongo dira ibilbide motzagoa egiteko, ibilbide luzeak 38km eta goranzko 1550 metro pilatuko ditu eta motzak 30km 1200 goranzko metro. Ibilbidea markatua eta seinalizatuta egongo da, partaide bakoitzak bere erritmora osatzeko aukera izan dezan.
Proba goizeko 9etan hasiko da Bergarako Agorrosin kiroldegian. Amaitzean, parte hartzaileek mangerak eta dutxak erabiltzeko aukera izango dute, baita indarrak berreskuratzeko lunch-a ere.
Aurten, ASPANOGI elkarteak , Zarautzen antolatzen duen Mobibike egunarekin bat egiteko asmoarekin, martxan parte hartuko duen biker bakoitzeko euro bat emango zaio haur minbiziaren aurka borrokatzen duen erakunde honi.
Informazio gehiago: www.webdiseinu.es/palmerakuak/