Pala eta pelota jaialdia barixakuan

Plaentxia.eus 2015ko urr. 22a, 16:48

 Barixakuan, urriak 23, bi partida jokatuko dira Soraluzeko Arane kiroldegian. Pala partiduak zabalduko du barixakuko jaialdia gaueko 22:00etan.

Ximun Larrañaga eta Joseba Etxeberria bikoteak Batzokiko bikotearen aurka jokatuko dute gomazko paletako (2.maila) partidua. Ondoren, eskuz binakako ohorezko mailan, Aitor Atxotegi eta Ibai Bolinagak Amezketako Labaka eta Erostarbe izango dituzte aurkari.

 

Domekan ere pala eta esku pilota partiduak izango dira kiroldegian. Goizeko 11:00etan Hodei Tajuelo, 1 urteko infantil mailan, Murumendi taldeko pilotarearen aurka ariko da buruz buru. Partidu hori amaitzean, gomazko paleta (3.maila) partidua hasiko da eta Yurgi Rascon eta Asier Fernandez Soraluzetarrek Alde zaharra taldearen aurka jokatuko dute.

 

Infantilen partiduak:

Urriak 23 barixakua

·Eskuz banaka, 2.urteko infantilak LIZARTZA pelotalekua 19:00etan

Soraluze                                               Tolosa

Aimar Marquez           vs

 

·Eskuz banaka, 2.urteko infantilak LIZARTZA pelotalekua 19:30etan

Soraluze                                            Tolosa

Mikel Gallastegi            vs