Errekaldeko jaietako zozketaren irabazlea topatzen lagunduko?

Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 18:09

Errekalde1

Zozketako sari nagusia Txurruka jatetxean egiteko sei jatordu dira, 210 euroko balioa dutenak. Oraingoz ez da boleto irabazlerik azaldu eta jai batzordekoek azken ahalegina egiten dihardute saritua bilatzeko. Zenbaki saritua 9350 izan zen eta 1022 ordezkoa. Saturrek eta Leok saldu zituzten. 

Sarituak 667833127 telefonora deitu behar du urriaren 23a baino lehen. Egun horretarako inork saria erreklamatzen ez badu saria eman gabe geldituko da datorren urterako.  

Bigarren sariaren irabazlea azaldu zen: Jesus Irisarri, 2652 zenbakia zuen boletoarekin. Honek lau jatordu irabazi ditu Txurrukan, 140 euroko balioa dutenak.