Herriko argazkilarien lana ikusgai

Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 17:47

Kontrargi-1

Kontrargiko zortzi argazkilariren argazkiak daude ikusgai kiroldegiko erakusketa gelan. Dagoeneko 60 herritar baino gehiagok egin dute bisita.

 

Erakusketa urriaren 14an zabaldu zen eta urriaren 31ra bitartean izango da zabalik. Berrogeita bi argazki dira guztira, hainbat gai lantzen dituztenak: natura, entzierroa, Lekeitio, Soraluzeko ekimenak, kirola, Algarve, Toro de la vega. 

Ordutegia hinakoa da:

- Lan egunetan 19:00-20:30

- Zapatuetan 12:00-13:30

Argazkiak jarri dituzten argazkilariak ondorengoak dira: Mikel Valero, Julio Mendikute, Fernando Oregi, Carlos de Cos, Ekaitz Uzin, Alberto Arizaga eta Jokin Ruiz.