Sorapediaz jardun dute Euskadi irratiko Mezularia saioan

Erredakzioa 2015eko urriaren 20a

Mezularia

Sorapedia egitasmoa bultzatzen diharduten herritarrak elkarrizketatu zituzten atzo Euskadi irratiko Mezularia saioan. Ordu laurdeneko elkarrizketa umoretsua izan zen.

Juan Karlos Astiazaran eta Ana Maiztegik berba egin zuten Alkarrekineko Herri-identitatea taldeko ordezkari moduan eta lantzen diharduten interneteko herri-entziklopedia digitalaren berri eman zuten.

Elkarrizketa osoa entzungai dago EITB.eus-en. 

Mezularia saioaren barruan "Tokikom berriak" saioa egiten dute astelehenero eta herri-komunikabide bateko kazetariak bere herriko albisteak eramaten ditu astelehenero. Atzo Pil-pileanen txanda izan zen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.