Gorkak 3-0eko errentarekin hasi zuen partidua baina aurkariaren pilota bati airez erantzuten saiatu zenean etorri zen zoritxarra, eskuin eskuko atzamarra txikitu zuen eta. Soraluzetarrak ez zuen amore eman eta jokatzen jarraitu zuen baina aurkariak joku guztia eskuinera bideratu zuen eta Gorkak ez zuen aukerarik izan. Amorruz ezkerrarekin bakarrik jokatzen ari zela, sakea lortu eta 10 tanto egitea lortu zuen. Ez da gutxi.
Emaitza: Hernani 22-10 Soraluze
Eguna:Urriak 16, Ostirala
Lekua: Hernani
Maila: Eskuz banaka nagusiak
Atxotegik bolada txarrari buelta eman ezinik jarraitzen du
Partidu parekatua jokatu zuten Soraluzeko eta Pagazpeko (Usurbil) jokalariek baina azkenean udrbildarrak nagusitu ziren 22 eta 18 emaitzarekin. Lan erdietan Atxotegi eta Aldape 11-4ko aldeagaitik ari ziren galtzen. Bikoteak lan handia egin behar izan zuen aldea murrizteko baina partidu amaierarako 18 tanto egiteko gai baino ez ziren izan. Soraluzeko taldeak ez du ondo hasi txapelketa baina denbora badu oraindik ere egoerari buelta emateko.
Emaitza: Pagazpe 22-18 Soraluze
Santxo – Gorrotxategi / Aitor Atxotegi - Andoni Aldape
Eguna: Urriak 16, Ostirala
Lekua: Aginaga (Usurbil)
Maila: Ohorezko maila
[PALA]
Etxebe eta Gallasek galdu egin zuten Aginagan
Emaitza: Pagazpe 25-14 Soraluze
Soraluzetik Gallastegi eta Joseba Etxeberria.
Eguna:Urriak 16, Ostirala
Lekua: Aginaga (Usurbil)
Maila: Gomazko paleta 2.maila
Soraluzeko bi bikote Mutrikuko binakakoan
Aurten 22 bikotek eman dute izena (Soraluzeko bik), eta horiek bi kategoriatan lehiatuko dira: lehenengo mailakoak eta bigarren mailakoak. Kategoria bakoitzean 11 bikotek jardungo dute.
Emaitza: Mutriku 25 – 23 Soraluze
Soraluzetik Jon Gallastegi eta Jon Heriz.
Eguna:Urriak 17, zapatua.
Lekua: Mutriku
Txapelketa: Mutrikuko binakako pala txapelketa
Emaitza: Mutriku 25-20 Soraluze
Soraluzetik Yurgi Rascon eta Joseba Etxeberria
Txapelketa: Mutrikuko binakako pala txapelketa