Martxa Debegesa garapen agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Debemenen laguntzarekin, antolatu zuten. Aipatzekoa izan zen eskualdeko mendi bizikleta zaleen partaidetza, 118 lagun, hain zuzen ere. Horien artean, 10 soraluzear. Hurrenez hurren; Ekhiotz Alustiza, Ander Ariznabarreta, Mikel Axpe, Iker Benito, Maikel Castro, Ivan Fulgencio, Daniel Fulgencio, Aritz Laskurain, Julen Merino eta Alberto Viciosa.
Mintxeta Kirolgunean, hasi eta bi ibilbide izan zituzten partaideek aukeran, 23 eta 43 kilometrokoak, Karakate eta Irukurutzeta inguruetan. Baina partaideek ondo pasatzeko 50 boluntario baino gehiagoren lana ezinbestekoa izan zen. Lanean egon ziren ibilbideko puntu estrategikoetan kokatuta norabidea markatzeko baita bestelako laguntza eskaintzeko.