Argiteria aldatzeko lanetan jardun duen Perosanz etxeko teknikariek sistema martxan jartzeko beharrezko frogak egin dituzte eta badirudi sistemak funtzionatzen duela. Alkateak adierazi digunez, Udalak kaleko megafonia urteko egun berezietan erabiltzeko asmoa du: Gaztañerre, Gabonak... Sistema biharko azokan estrenatzeko erabakia Bizikalek eskatuta hartu du Udalak.
Herria girotzeko adornuak
Bizikaleko merkatariek udazkeneko azoka eguna girotzeko adornuak jarri dituzte denda eta tabernetan. Udal-brigadako langileek kaleetakoak jartzen amaitu dute gaur eguerdian eta dagoeneko kolorez beteta daude herriaren erdialdeko kaleak. Dena prest dago biharko azoka egunerako eta iragarpenek diotenez eguraldia ere lagun izango da.
EGITARAUA
(Goizean)
11:30-13:30 Lasto-jasotzea Plaza zaharrean.
Umeendako jolasak Kukumixorekin Zubian.
10:00-14:00 Merkatarien azoka Zubian.
(Arratsaldean)
16:00etan Mus txapelketa Zubian.
18:00etan Zaku lasterketa eta kaskara-batzea.
19:00etan Pintxo-dastaketa kaleetan.