Preferenteak lider jarraitzen du jokatutako lau partiduak irabazita

Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 21:24

Soraluze A

Asier Fernandezek 38. minutuan sartu zuen golari esker Sora A-k bere taldeko lidergoa eskuratu du. Jubenilek ere irabazi egin zuten Zestoari sei gol sartu eta gero.

 

Taldea: SORA A (Preferentea)
Jardunaldia: 4.a. Domeka, urriak 11.
Emaitza: ZESTOA K.B. 0 - 1 SORALUZE C.F.
Goleatzailea: Asier Fernandez "Pando"
Sailkapeneko postua: Liderra. Puntuak: 12

KRONIKA / Gaizka Azkarate
Garaipena azken momentuko golari esker
Zestoak ez zizkion gauzak erraz jarri kanpoko taldeari eta etxekoek partidu osoan zehar estutu zituzten Soraluzeko jokalariak. Partiduko aukera gehienak etxeko taldeak sortu zituen, partidu gogorra izan zen intentsitate altukoa. Talde biak nahi zuten garaipena eta talde biek kontaktu askoko futbola egitearen alde egin zuten. Futbolean, dena den, ez dago jakiterik eta partiduaren hondarrean 7 minuturen faltan Soraluzek gola egin zuen, partiduan izan zuen gol aukera garbi bakarra aprobetxatuz. Goleatzailea Asier Fernandez "Pando" izan zen eta horrela amaitu zen partidua 0-1. Soraluze liderra da orain arte jokatutako lau partiduak irabazita.
Sailkapen nagusian, esan bezala, bigarren sailkatuarekin, Arrasateko taldearekin, 2 puntuko aldea dauka eta hirugarrenarekin, Hamaikak bat ekin, 3 puntuko aldea.

jubenilak

Taldea: SORA (Jubenila)
Jardunaldia: 4.a. Domeka, urriak 11.
Emaitza: SORALUZE C.F. 6 - 4 UROLA K.E.
Goleatzailea: Koldo Aragón (2), Jaime Gabilondo (1) Julen Goméz (1) Aitor Barrutia(1) eta (1) Urolak bere atean
Sailkapeneko postua: 4. Puntuak: 7
KRONIKA / Gaizka Azkarate
Txartelez jositako beste garaipen bat Soraluzeko jubenilentzat
Gorabeheraz betetako partidua izan zen zapatu goizean Soraluzek eta Urolak Ezozin jokatu zuten norgehiagoka. Lehen 30 minutuetan Soraluzek 4 - 0 eko
aldea ezarri zuen markagailuan eta bazirudien momentu horretatik aurrera partidua erabakita zegoela . Baina Urolako jokalariek ezer galtzeko ez zutela ikusita, golaren bila abiatzea erabaki zuten, gogor eta bizi. Momentu horretatik aurrera faltak bata bestearen atzetik etorri ziren eta txartel festa hasi zen talde bientzat. Soraluzeko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu zen lehenengo zatia amaitzear zela eta Urolako taldeak, bigarren zatian hori baliatu zuen 4-4ko berdinketa jartzeko markagailuan. Momentu horretan partidua bero-bero zegoen eta jokalarien artean tentsioa handia zen. Partidua amaitzear zela etxeko taldeak bi gol egin zituen eta garaipena poltsikoratu zuen 6 - 4ko emaitzarekin.
Aipagarriak dira Jon Ordax Soraluzeko atezainak partidua 4-4ko emaitzarekin zegoela egin zituen bi geldialdiak. Berebiziko garrantzia izan zuten garaipena lortzeko.

 

HURRENGO JARDUNALDIA (Urriak 18)

Preferentea
SORALUZE C.F. - UROLA K.E.
Eguna: Zehazteke
Ordua: Zehazteke

Jubenilak
IKASBERRI K.E. - SORALUZE C.F.
Eguna: Zehazteke
Ordua: Zehazteke

 

Omenaldi berezia datorren zapatuan
Datorren zapatuan, hilak 17, Soraluze futbol taldeak Yurgi Rascon, Marco Rascon etan Ekihotz Alustiza "Muneta" omenduko ditu. Klubak bere eskerrona agertu nahi die hiru jokalari ohiei bertan jokatu dituzten urteengatik.