Erretiratuen elkarretaratzea pentsio publikoen defentsan

Erredakzioa 2015ko urr. 2a, 09:09

IMG 9323

Herritar ugari batu zen atzo iluntzean jubilatuek deitutako elkarretaratzera. Hirurogeitamarren bat lagun bildu ziren Plaza berrian pentsio publikoen defentsan.

Nagusien nazioarteko eguna izan zen atzo eta hainbat herritan pentsio publiko duinak eskatzeko elkarretaratzeak egin ziren. Gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoa behar lukeela aldarrikatu zuten. Itxaropena jubilatuen elkarteak bat egin zuen Agijupens, Nagusilan, Duintasuna, FEVAAS, GEPE, Helduak adi! eta Helduen hitza erakundeek egindako deialdi orokorrarekin eta herrian elkarretaratzea deitu zuen. 

IMG 9322

IMG 9323

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.