Egunotan ere ikusi ei dituzte San Andres auzoko baserrietan barrena dabiltzan basurdeak. Baserri inguruetan ez ezik, errepidean ere bai. Keixetako errekaren ondoko txabolaren batekoak ei dira eta pertsonekin harremanetan izatera ohituak daudenez, jendea dabilen lekuetara hurreratzen dira.