Udaltzainak ibaira isurtzen diren ur zikinen jatorriaren bila

Erredakzioa 2015ko ira. 30a, 17:25

Isuria 2

Gaur goizean udaltzainak Kalebarreneko karkabaren parean dagoen desagueko ur zikinen jatorria aztertzeko frogak egiten jardun dute, tinte gorria erabilita. Horri esker jakin ahal izan dute urok inguruko etxebitza bloke batetik datozela.

 

Ibaia-1

Itxura batean, ondoko etxebizitza bloke oso bateko ur zikinak bideratzen dira bertatik eta zuzenean ibaira isurtzen dira. Auzoko bizilagunek ohartarazita hartu dute orain azterketa egiteko erabakia. 

Ibaia-2

Udaltzaingoak adierazi digunez, bere garaian herriko ur zikinak Elgoibarko irazgailura bideratzeko lanak egin zirenean desague horretako ur zikinak bideratu barik gelditu ziren: "ur zikinen eta ur garbien emaria hodi beretik ei zetorren eta emaria handi xamarra zelako, eta bereizteko zailtasunagaitik, bideratu barik gelditu ziren". Udaltzaingoak egindako azterketaren emaitzak helaraziko dizkio udalari eta azken honek erabaki beharko du etorkizunean zer egin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.