Markos Unzeta, Londresen igo zen taula gainera aurreneko aldiz, lehendabizi bluesaren klasikoen bertsioak egiteko, eta berak idatzitako kantuak eskaintzeko. Baina Euskal Herrira itzulita, eibartarrak euskaraz abesteari ekin zion. Hiru disko grabatu ditu, rock amerikar klasikotik, bluesetik eta folketik edaten dituzten diskoak iaz kaleratu zuen laugarrena, akustikoa eta bere inguruan ikusi dituenak kontatuz. Gazte zela hasi zen Untzeta gitarra jotzen. Besteak beste, Bob Dylan Bruce Springsteen, Tom Waits, Van Morrison edo Woody Guthrie kantarien bidetik.
Mississippi, blues eta country musikaren lurraldean zehar eginiko bidaia gisa uler bazitekeen, Seinaleak, bere azken diskoa definitzeko hitz egokiena erretratua litzateke. Gure errealitate hurbilaren erretratua da diskoa, edo zehatzagoak izanda, errealitatearen zati batena, aldamenean izanagatik maiz ikusezina egiten zaigun edo gure bizitzetako erosotasuna ez urratzeagatik erreparatu nahi ez diogun errealitate horrena hain zuzen ere. “Bada hiri bat ezkutuan bizi dena / hain hurbil eta aldi berean hain urrun”, abesten du Untzetak diskoari hasiera ematen dion kantuan (Bada hiri bat).
Ahotsa eta gitarra : Markos Untzeta
Baxu elektrikoa eta akustikoa: Angel "Alligator" Ituarte
Bateria: Iñaki "Tahur" Belaustegi
Gitarra elektrikoa: Giovanni "Falcone" Zanon.