Oroimen-eguna: 36ko gerra sufritu zutenak gogoan

Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 00:26

Oroimen eguna1936

Pertsona anonimoek urtean zehar lore-eskaintzak egin dituzte monolitoan. Guk gaurko eguna, irailaren 22a aprobetxatu dugu loreak eskaini eta lekua musikarekin girotzeko. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gaurko egunez bertatik pasiadatxoa egitera.

 

Udalak Oroimen-eguna izendatu zuen irailaren 22a, 1936an erreketeen tropak herrira sartu ziren eguna. Joan zen urtean Soraluze 1936 lan taldekook gerra sufritu zuten guztiei eskainitako monolitoa ezarri genuen Iturburun. Herrian garai horretan gertatutakoa oroitzeari eskainitako leku bat eskaintzea izan da helburua. Eskerrik asko udalari eta batez ere brigadari, inguruari halako garbitua ematearren.

Liburua azaroan

Azaroan 1936ko gerrako testigantza eta informazioarekin osatu dugun liburua aurkeztuko dugu. Bertan jaso ditugu garai hartan gertatutakoaren inguruko hainbat kronika eta datu.  

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.