Berrogeiren bat lagun batu ziren domeka eguerdian Asier Heriz eta Iñaki Saezen heriotzaren 14. urteurrena zela eta, Karakaten egin zuten ekitaldira. Senideei aurreskua eskaini eta bertan ezarrita dagoen monolitoan lore eskaintza egin eta gero, "horrenbeste sufrimendu eragin duen eta eragiten jarraitzen duen estatuen dispertsio politika" salatu zuten eta Jaurlaritzak abiatu duen elkarbizitza egitasmoan biktima guztiak jasotzeko eskatu zuten, bestela ez dela "memoria osoa" izango ohartaraziz.
Joan zen martitzenean elkarretaratzea egin zuten plazan, "Iñaki eta Asier goguan. Euskal presoak etxera" lemapean.