Emakumeen mundu martxaren harira antolatutako ekimenak aurkeztu dituzte

Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 10:03

Emakumeen mundu martxa 8

Emakumeen mundu martxaren harira herrian antolatu dituzten hainbat ekimen aurkeztu zituzten barixakuan Gaztetxean. Lehen ekimena zapatu honetan egingo dute, aurreko mundu martxa zela eta margotu zuten murala elkarrekin bermargotuz plazan.

Barixakuko aurkezpenean adierazi zutenez, "martxari harrera egin eta Euskal herriko emakume nekazariak omentzea da" herriko emakume talde batek antolatutako ekimenen helburua. Antolatutako ekimenen artean, zapatu goizean orain bost urte margotu zuten mundu martxaren irudia bermargotzeko plazan egingo duten saioa izango da lehenengoa. Hurrengoa, urriaren 2an, eguerdi aldera Bergarara helduko den martxari harrera egitera joateko dei egin dute. Azkenik, urriaren 17an Lisboara joateko autobusa antolatu dutela ere jakinarazi dute.

Barixakuko aurkezpena musika eta poesiarekin hasi zen eta zubiko lorontzietan haziak eta mezuak ereinez amaitu zen. Emakume eta gizonezkoen arteko parekidetasuna ereiteko lanean jarraitzeko deia zabaldu zuten.

Emakumeen mundu martxa 7

Emakume nekazariak gogoan
Emakumeen mundu martxaren 4. edizioa izango da aurtengoa. Martxoan Kurdistanen atera zena eta datorren urrian Lisboan amaituko dena, bidean "mundu guztiko milioika emakumek parte hartuko duten karabana feminista". Euskal herrira irailaren 28an iritsiko da, eta urriaren 2an Bergaratik pasatuko da, eguerdi partean. Aurtengo martxaren gai nagusia elikadura subirautza da, eta munduko emakume nekazariak omendu nahi dituzte.

Emakumeen mundu martxa 9Emakumeen mundu martxa 1

Emakumeen mundu martxa 11

Emakumeen mundu martxa 13

Emakumeen mundu martxa 14

MURAL-MARGOKETAREN-DEIALDIA

Informazio gehiago:

Webgunea: http://emakumeenmundumartxa.eus/

Harremanetarako helbidea: emakumemartxa@gmail.com

Twitter: @emakumemartxa / Facebook: EuskalHerrikoEmakumeonMunduMartxa