Jon Basaurik kontatu digunez, lapurrak atzeko atetik sartu dira: "burdinezko atea altxatu dute, eta tabernako ateko kristala apurtuta zabaldu dute atea. Barruan, tragaperras eta tabako makinetako diruak eta barrako kaxa genuena eraman dute. Azkenerako mila euro ingguruko eraman dituzte guztira, gehiena tragaperrasean zegoen. Kalte ekonomikoa baino orain egin beharreko salaketa eta aseguruekiko tramitazioa da nekagarriena". Goizean Ertzainak joan dira atestatua egitera eta salaketa bideratu dute.
Udaltzaingoak jakinarazi digunez, Txokoan ere ahalegindu ei dira sartzen baina ez dute lortu.
Erregetxeko auto batean herenegun
Martitzen gauean lapurretan egin zuten Erregetxean aparkatuta zegoen auto batean. "Kopilotoaren eta atzeko hirukiaren kristala apurtu zituzten barrura sartzeko. Bertan zeuzkaten diru apurrak eraman omen zituzten, ez besterik".