Gizon eta emakumeen parte hartze askearen alde

Erredakzioa 2015ko ira. 8a, 21:10

Txakarra kantinera

Gorka Salaberria "Txakarra" kantinera jantzita atera zen 2001ko jaietako danborradan. Gorkak azaldu digunez, Hondarribiko alardean emakumezkoek soldadu moduan parte hartzearen inguruan sortu zen eztabaidaren harira erabaki zuen ateratzea.

"Emakume edo gizon izateagaitik jaietako edozein ekimenetan berdin parte hartu litekeela aldarrikatzea" izan zen nere helburua.

Bi urtetan atera zen kantinera danborradan, 2001ean eta 2002an. Hamalau urte beranduago, konpondu gabeko arazoa izaten jarraitzen du Hondarribin eta Irunen.

http://www.berria.eus/albisteak/114465/txaloak_txistuen_gainetik.htm