Global SM Tech hegokorear jatorriko taldea ei da, mikro-abiadura eta karbono isurketak murrizteko sistemak lantzen dituena. Aipatu webgunearen arabera, uztailaren 18an itxi zuten Industrias Gol eskualdatzeko akzio-trukaketa egiteko akordioa.
Global SM Tech taldeak Industrias Gol-en %80a bereganatu du 14,4 milioi euro ordainduta. Gainerako %20a Hon Kong-en kokatuta dagoen taldearen beste adar batek bereganatu omen du, 3,6 milioi euro ordainduta. Urrian sinatuko omen dute salmenta.
Euren produkzioa dibertsifikatuz europar merkatuan sartzeko aukera baliatzea izan omen da Industrias Gol erosteko erabakiaren helburua.
Jatorrizko albistea ingelesez aurkituko duzue helbide honetan:
http://www.kotraglobalmnacenter.com/2015/07/global-sm-tech-to-acquire-industrias-gol-for-eur-18m/