San Martzialgo jaiak asteburuan (Ikusi egitaraua)

Erredakzioa 2015ko ira. 3a, 13:11

SanMartzial

Azken urteotan moduan, zapatu iluntzean erromeria izango da afal ostera arte, eta gauean El Viskaino Dj-ak musika jarriko du ermitapeko txosnan (aurten ere Gaztetxekoek hartuko dute barraren ardura). Gainerakoan adin guztiendako egitaraua izango da: umeendako jolasak, lehiaketak, dantza erakustaldia... 

Irailak 5, zapatua
9:00etan Krabelinatx-era igoera. San Martzialgo V. mendi itzulia.
Hasiera Gilaneko zubitik.
Bukaera San Martzialgo plazan.
Bakoitzak bere janaria eta edana eraman behar du.
16:30 ean Jaixen hasiera.

Umeendako herri-kirol jolasak.
19:30ean Afal aurreko erromeria UNSAIN taldearekin. 

23:00etan Gau-festa Dj El Viskaino-ren eskutik. 

00:00etan Ohitura den bezala Karidadeko salda egiten hasi.
Irailak 6, domeka
12:30ean Mezia.
13:00etan VII. Paella lehiaketa.
Bikote bakoitzak parte hartzeko 10 euro ordaindu behar ditu.
Izen emateak egunean bertan edo aurrez 683 52 08 88 telefonora deituta.
Bikote bakoitzak bere paellarendako beharrezkoa den generoa ekarri beharko du, nahi beste jenderendako.
Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko du.
13:15ean Dantza erakustaldia Soraluzeko dantzariekin.
14:30ean Paella bazkari herrikoia.
16:30ean XVI. Mus txapelketa.
17:00etan Toka lehiaketa.
18:00etan Zezentxoak eta pottokak.
19:30ean Txokolatada.