http://www.berria.eus/paperekoa/1848/026/001/2015-08-16/garaian_garaikoa_egin_duen_kudeatzailea.htm
Ubane Uzinek musikagintzaren kudeaketan egindako ibilbidearen inguruko kontuak jasotzen ditu gaurko Berriak, Igor Susaeta urretxuar kazetariak egindako bi orrialdeko elkarrizketa interesgarrian. 18 urterekin Gaztetxeko barran hasi eta Gaztelupe taberna hartu ostean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin musikagintzan egin duen bidearen berri kontatzen du bertan; Ñaco Goñi bluesmanaren diskoa atera zutenetik gaur egunera artekoa. "Hemen aurrenekoak izan ginen diskoetxe-editorial-'management' enpresa bihurtzen, eta asko kritikatu gintuzten".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.