The Crazy Wheels taldeak bi kontzertu eskeini ditu Boisen, AEBn bizi den euskal komunitateak bost urtean behin antolatzen duen jaialdian. Euskal Herriko Luhartz taldearekin batera jo zuten lehen kontzertua uztailaren 30ean eta Boise hiriko Amuma Says No taldearekin bigarrena, abuztuaren 1ean.
Kontzertuetara gerturatu zen jendearen harrerarekin "flipatu" egin dute, abestiak jakin ez arren kontzertu osoan zehar "izugarrizko energia eta indarrarekin" jardun omen zuten dantzan. Bestalde, Boisen izan duten harrera "txapela kentzeko modukoa" izan dela azpimarratu du "etxean bageunde moduan sentitu gara denbora guztian". Crazy Whelles-ek euskarazko eta ingelesezko kantuak ditu.
AEBn zehar ibili ostean Boisera
Boisen jo behar zutela eta, taldekideek Estatu Batuetan zehar hogeitabost eguneko road-trip bat egiteko aprobetxatu dute: "taldekideak eta lagun pare bat San Franciscora heldu ginen, eta bertatik mendebaldetik hasi genuen bidaia: Yosemite, Las Vegas, Gran Cañon, Powell Lake, Monument Valley, Yellowstone... bisitatu ditugu Boisera heldu aurretik. Boisera heldu ginenerako jaialdia erdi hasita zegoen. Basque block-a beteta zegoen, furgoneta pare bat txorixoa eta solomoa saltzen, baita kalimotxoa ere. Estatu Batuetan geunden, baina pixkat Euskal Herrira bueltatzea modukoa izan da ".
Bista ederrak Monument Valley-en!
Posted by The Crazy Wheels Band on Larunbata, 2015.eko Uztailak 25
title="Taldekideak San Franciscon." src="images/albisteak/Kultura/2015/Abuztua/crazy2.jpg" alt="crazy2" width="500" height="333" />
Chiling in Yosemite National Park, California
Posted by The Crazy Wheels Band on Igandea, 2015.eko Uztailak 19
Lagun batzuen bitartez sortu zen aukera
Boiseko jaialdian jotzeko aukera bertako lagun batzuen bitartez sortu zitzaiela kontatu digu Inak. Orain dela bost urte, Ina Boisen izan zen ingelesa ikasten eta bertan egindako lagunek gomendatuta eman zuen izena Jaialdin, parte hartuko zuten artisten aukeraketa-epea zabaldu zenean.
Gaur egun, Ina Arriola soraluzetarrarekin batera –taldeko ahotsa eta gitarra - beste lau musikarik osatzen dute The Crazy Wheels taldea: Xabier Mendez (gitarra), Mikel Sainz de Rozas (hammond-a eta pianoa) eta Armando Eizmendi (baxua) bilbotarrek eta Juan La Torre ( bateria) gasteiztarrak.