Ume eta begiraleek gozamenez blaituta amaitu zuten atzoko Kale-kolore eguna. Kukumixok antolatutako udaleku irekien azken eguna izan da. Kukumixok ehun eta hirurogeitamabost ume eta hogeitamar begiraletik gora batu ditu aurtengo udalekuetan eta nabarmendu nahi izan dute oso gustura daudela izandako emaitzarekin "aurtengo udalekuak zoragarriak izan dira. Umeak giro euskaldunean gozatu dute eta helburua bete dugu". Ikusi argazki bilduma.