196 umek hartuko dute parte udaleku irekietan. Entzun Kukumixoren kantu berria!

Erredakzioa 2015ko uzt. 13a, 12:55

IMG 8056

Marras eta arbasoen bisitarekin hasi dira udalekuak, eta uztailaren 23ra bitartean, 4 eta 12 urte bitarteko 196 ume arituko dira Kukumixorekin jolasean. Aurten ere, umeen parte-hartzea jarriko dute udalekuen erdigunean: “egunero, asanblada bitartez hartuko ditugu erabakiak eta kudeatuko ditugu emozioak eta sentipenak. Hainbat egun, hasiera-hasieratik umeekin antolatuko ditugu, beraiek izango dira arduradunak eta gu (hezitzaileak), bidelagunak”. 

Kukumixoren kantu berria:

 

Horrekin batera, jolasa oinarri hartuta gozatuko dutela aurreratu dute eta kaleak jolasgune bilakatuko dituztela, “kaleko txokoak jolaserako baliatuko ditugu”. Herritarrak lagun eta konplize bilakatu nahi dituzte, “elkarrekin hezi eta hazi nahi dugu”.

Irteerak, festak eta kanpadak

Pizina eta ur-potzuetara egingo dituzte bisitak, Aulestira edota Gamarrara esaterako baina hezitzaileen berbetan, “udalekuetako momentu bakoitza izango da berezi”. Aurten, bigarren urtez antolatuko dute “Ume gaintoen festa”, txikienekin uztailaren 20an, LHIko ikastetxean eta gaztetxoenekin San Andresen, uztailaren 21ean.

Aurreratu dutenez, uztailaren 23an, amaiera berezia emango diete aurtengo udalekuei, “Kale kolore” egunarekin: “umeek egunez egun antolatuko duten egun handia izango da; iaz txirrista eta jolasez bete genituen herriko kaleak, ia aurten zer asmatzen dugun denok elkarrekin!”. “Guretako ez dago ezinezkorik, sormena erabilita ametsak egi bihurtzeko gai garalako”, gaineratu dute.

Nobedade moduan gainera, Kukumixok abesti bat grabatu du eta aurtengo udalekuak doinu horren inguruan mugituko dira. 

 

IMG 7974

IMG 7975

IMG 7976

IMG 7977

IMG 7978

IMG 7991

IMG 8014

IMG 8015

IMG 8016

IMG 8020

IMG 8029

IMG 8035

IMG 8039

IMG 8045

IMG 8048

IMG 8056

IMG 8057

IMG 8058

IMG 8069

IMG 8074

IMG 8077

IMG 8094

IMG 8103

IMG 8107