Saturraranen dira herriko gazteak, udako abenturak bizitzeko prest!

Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 14:06

Udako abenturak1

Gaur abiatu dira herriko zortzi gazte eta lau hezitzaile Ondarruko Saturraran kanpinera, abenturez betetako bi egun pasatzeko asmoz. Goizean kanpatu eta jolasak egin dituzte, arratsaldean berriz, padel-surf egiteko aukera izango dute Ondarruko erreka eta hondartza artean. 

Gauerako, gaubela berezia prestatu diete, akelarre batekin bukatuko dena. Biharko eguna jolasean hasiko dute, ginkana berezi batekin eta ostean, gazteek beraiek erabakiko dute arratsaldea nola igaro. Iluntzean hartuko dute etxerako bidea baina aurretik, elkarren arteko harremanak sustatzeko aukera faltarik ez dute izango. 

Udako abenturak2

Udako abenturak3

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.