Lore Barraganek eta Monika Murok irabazi dute liburuetan gastatzeko 30 euroko balea

Erredakzioa 2015ko uzt. 2a, 12:46

IMG 7675

Bukatu da “Irakurri, gozatu eta oparitu” egitasmoan parte-hartzeko epea eta datuei begiratuta, iazkoarekin alderatuta, aurtengo parte-hartzea handiagoa izan da. Monika Murok eta Lore Barraganek irabazi dute, Iratxo goxodendan, euskarazko liburuetan gastatzeko 30 euroko balea.

Parte-hartzaileei jakinarazi nahi zaie Iratxo goxodendan liburua eskuratzeko epea oraindik zabalik dagoela, uztailaren 11ra arte. Pil-pilean Euskara Elkartetik euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi zaituztegu eta, jakin, hurrengo urteari begira egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dugula. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.