Zela hasi zineten mintzapraktika-taldeekin?
Heldu ginenean ez genekien espainieraz eta jende guztiarekin ingelesez egiten genuen. Alkarrekinen batzarrean parte hartu ostean, Unai Larreategik esan zidan bazegoela jende asko ingelesa praktikatu nahi zuena eta ea animatuko ginen mintzapraktika taldea sortzera. Baietz esan genion.
Badirudi ondo doala. Dagoeneko lau talde osatu dira...
Bai. Oso esperientzia ona eta aberasgarria ari da izaten bi aldeendako. Hemengo herritarrek ingelesa praktikatzen dute eta guk española, eta euskara ere bai, tarteka. Gainera, mota askotako herritarrak ezagutzeko aukera eman digu: jubilatuak, langileak, ikasleak...
Ingelesaz gain, zenbat hizkuntza dakizkizu?
Urdua, Irango persiera, espainiera eta euskara pixkat. Pakistanen ingelesa ez da ofiziala baina asko erabiltzen da. Guk biok ingeles irakasle moduan jardun dugu han. Hori dela-eta, gure asmoa da epe ertainean ingelesa ikasteko akademia bat zabaltzea herrian, ume, ikasle eta profesionalendako. Ingelesa nazioartean zabalduen dagoen hizkuntza da eta balio du jende askorekin elkar ulertzeko, horregatik ikasi nahi du jendeak baina lotsa ematen dio publikoan hitz egiteak.
Euskaraz ikasten ere badiharduzue.
Bai. Orain euskaraz ikasten dihardugu, berrogei orduko ikastaro batean eman dugu izena eta asmoa daukagu irailetik aurrera euskaltegian ikasten jarraitzeko. Hemen bizitzeko euskara ikastea garrantzitsua da guretzat. Plazan euskaraz egiten da eta jendearekin harremana izan nahi baduzu ezinbestekoa da euskara. Semeei euren ikasketetan laguntzeko ere behar dugu.
Hemen bizitzen jarraitzeko asmoa duzue?
Bai. Gure seme-alabek hobeto berba egiten dute euskaraz edo gazteleraz urdueraz baino, eta Pakistanera bueltatuz gero, tokiz kanpo egongo lirateke. Gainera, ez dugu uste epe ertainean hango egoera aldatuko denik eta hemen bizitzea erabaki dugu. Jendea oso atsegina da eta gertukoa; geure izenetik ezagutzen gaituzte, umeak lasai ibil daitezke, badakitelako zerbait gertatuz gero laguntza jasoko dutela. Guk hemen atera nahi genuke bizimodua aurrera: hemengo hizkuntzak ikasi, geure lanetik bizi eta gizarte honi ahalik eta ekarpenik onena egin. Komunitate pakistandarrarekiko zubilalana ere egin nahi genuke.
Zergatik hartu zenuten Pakistan lagatzeko erabakia?
Egoera ekonomikoa oso txarra da: krisia, gerra... ez da toki segurua; horregatik, ateratzen da jendea atzerrira. Guk bizimodu erosoa genuen han, lan onak genituen... baina talibanak dirua eskatzen hasi zitzaizkigun baita Ameriketako Estatu Batuen enbaxadan sartzeko laguntza ere. Mehatxu egin zidaten andrea eta seme-alabak bahituko zituztela eta hilko nindutela. Beldurrez bizi ginen eta atzerrira joatea erabaki genuen. Batzelonara joan ginen lehenengo eta gero Soraluzera, hemen ezagun bat genuelako.
Zergatik dago gerra Pakistanen?
Politika internazionalaren ondorioa da. Gure herrialdea nukleo estrategikoa da. Orain hogei urte egoera nahiko ona zen. Baina potentzia nuklear bihurtu denetik, egoera nahastu egin da. Beste herrialdeek ez dute nahi Pakistan herrialde garatu bihurtzerik, euren interesendako arriskutsu bihur litekeelako. Aldamenean India dago, potentzia nuklear handia. Behin baino gehiagotan eraso egin dio Pakistani. Potentzia nuklear izatea Indiarengandik babesteko modu bat da.
Pakistan independentea da 1947an ingeles kolonia izateari laga zionetik. Kolonia garaian Indiarekin batera zegoen Pakistan, baina gero breiztu egin ziren, erlijio kontuengatik batez ere. Indian erlijio Indua da nagusi eta Pakistanen musulmana. Ordutik Indiak beti bereganatu nahi izan du Pakistan, hortik dator borrokaren arrazoia. Gogoratu India munduko potentziarik garrantzitsuenetakoa dela.
Zer jakin behar genuke pakistandarrez?
Pakistandarrak oso langileak dira eta beti daude laguntzeko prest. Hemen bizi den pakistandar askok ez dute heziketa maila handirik eta horrek zaildu egiten du integrazioa. Ondorioz, lotsatiak dira eta horrek asko oztopatzen ditu harremanak. Guk zubilana egin nahi genuke bi kulturen artean.
Eta Pakistanez?
Pakistanen 200 milioi biztanle bizi dira, sei hizkuntza ofizial daude, mundu osoko mendigoizaleak erakartzen ditu, bertan daudelako munduko mendirik altuenetarikoak. Kicketa eta hokeya dira kirol zabalduenak.
Txori txiki batek esan digu pilotua ere bazarela.
Bai, Pakistanen pilotatu izan dut, tripulazio eta guzti. Oso jende gutxi da pilotua, edozeinek ezin du, sen berezia behar da. Pilotu izatea ez da goiz batez altxatu eta erabakitzen den zeozer. Nik, gaztetxoa nintzela, beti hegan egitea nuen buruan, hori zen nere ametsa eta azkenean lortu nuen. Hemen ez daukat pilotatzerik erresidentziako baimena lortu arte.
Istorio eta ipuin txikiak ere idazten ditu Nasirrek. Hemen idatzi duen azkenetakoa:
Here is a short story with a beautiful message...
Little girl and her father were crossing a bridge.
The father was kind of scared so he asked his little daughter,
'Sweetheart, please hold my hand so that you don't fall into the river.'
The little girl said, 'No, Dad. You hold my hand.'
'What's the difference?' Asked the puzzled father.
'There's a big difference,' replied the little girl.
'If I hold your hand and something happens to me,
chances are that I may let your hand go.
But if you hold my hand, I know for sure that no matter what happens,
you will never let my hand go.'
In any relationship, the essence of trust is not in its bind, but in its bond.
So hold the hand of the person who loves you rather than expecting them to hold yours...
This message is too short......but carries a lot of Feelings.
Hemen duzu bere baitan mezu ederra duen kontakizun labur bat...
Neska txiki bat eta bere aita zubi bat gurutzatzen ari ziren.
Aitak alaba txikia zubitik eroriko den beldurrez eskutik helduko diola esaten dio: "laztana, eskutik helduko dizut eror ez zaitezen".
"Ez, aita – diotso alabak – neuk helduko dizut zuri."
"Zein da desberdintasuna? - galdetu dio aitak harrituta -.
"Bada desberdintasun handi bat" - erantzun dio alabak -.
"Nik zure eskuari heltzen badiot eta zerbait gertatzen bada, askatzeko aukera izango dut eta nahi dudan lekura joango naiz. Ostera, zuk nere eskuari heltzen badiozu eta zerbait gertatzen bada, ez nauzu askatuko eta ezingo naiz inora joan."