Bertan ikusi ahal izango diren argazkiek Andaluziako Río Tinto (Huelva) meatze-guneko paraje eta koloreak jaso dituzte, izen bereko ibaiak egiten duen bidean zehar. Toki ezin ederragoa, ingurunearen baldintza bereziengatik.Punta-puntako Gipuzkoako bost argazkilarik egindako lana da eta emaitza ikusgarria. Lerro hauen bitartez erakusketa ikustera eta, bereziki,uztailaren 3an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan argazkien egileek egingo duten ordu erdiko aurkezpen-saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso besarkada handi bat.