Padel-pista bihar (martitzena) zabalduko dute

Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 13:51

IMG 7655

Kiroldegitik jakinarazi dute abonatuek lehen bi asteetan debalde jokatzeko aukera izango dutela, eta harreran bertan, materiala eskatzeko aukera ere badutela. Ordua kiroldegiko harrera bulegoan hartu behar da edo telefonoz, 943 752466 zenbakira deituta.

Tarifei dagokionez abonatuek ordua 2,5 euro ordaindu beharko dute pertsonako, ez-abonatuek 5 euro. Astean zehar, arratsaldeko 16:00ak arte, abonatuek ordua euro bat ordaindu beharko dute.  Hiru pilota alokatzeak euro bateko prezioa izango du eta pala bakoitzak 2 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.