Aniztasunaren arduradunak, aldiz, irailetik abendura bitartean herriko errealitate eleanitza ezagutu eta euskaratik urrun bizi direnak euskarara erakartzeko eta Auzoko hizkuntza-egitasmo berritzailea garatzeko zeregina izango du (informazio gehiago: http:/topagunea.eus/auzoko/. Azkenik, publizitate eta ikusentzunezkoen arduradunak komunikabide sailean sortutako lan-karga kubritzeko eta ikusentzunezkoen ildo berria abiatzeko ardura izango du, Leire Iturbe kazetariak lanpostua utziko du-eta.
Hiru lan deialdi
Pilpilean Euskara Elkarteak, hiru lan deialdi egiten ditu. Curriculumak aurkezteko epea: Uztailak 6, astelehena.
Curriculumak helarazteko: koordinazioa@pilpilean.com / Pil-pilean Euskara Elkarteko bulegoan.
Informazio gehiago: www.plaentxia.eus edo 943751304 (9:00-13:00)
Aisialdiko koordinatzailea
ESKAINTZEN DA:
-Egun erdiko lanaldia.
-4 hilabeteko froga aldia, urtebeterako luzatzeko aukerarekin
BALORATUKO DA:
-Hezkuntzari lotutako ikasketak edo ezagutza. Batez ere, hezkuntza ez-formalaren arloan.
-Aisialdi hezitzailean esperientzia eta espezializazio ikastaroak izatea.
-Euskararen ezagutza maila egokia.
-Euskalgintzan jardun izana
-Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna.
-Garapen ikuspegia, jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
-Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.
-Soraluzekoa izatea.
Aniztasun egitasmoen kudeatzailea
ESKAINTZEN DA:
-Egun erdiko lanaldia.
-4 hilabeteko froga aldia, luzatzeko aukerarekin.
BALORATUKO DA:
-Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.
-Kultur eta hizkuntz aniztasunari lotutako ezagutza.
-Jarrera dinamikoa, sortzailea eta ikasteko prestutasuna izatea.
-Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
-Euskararen ezagutza maila egokia eta atzerriko hizkuntzen ezagutza
-Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
-Soraluzekoa izatea.
Publizitate eta ikusentzunezkoen arduraduna
ESKAINTZEN DA:
-Egunean 2 orduko lanaldia.
-4 hilabeteko froga aldia, luzatzeko aukerarekin.
BALORATUKO DA:
-Komunikazioari lotutako ikasketak edo ezagutza.
-Komunikaziorako tresnak erabiltzeko gaitasuna.
-Garapen-ikuspegia.
-Euskararen ezagutza maila egokia
-Soraluzekoa izatea.