Dei egiten diegu herritarrei epaiarekiko desadostasuna adierazi dezaten

Erredakzioa 2015ko eka. 18a, 17:18

Arranoa libre

Espainiako Auzitegi Gorenak Soraluzeko Arrano isteko eta konfiskatzeko agindua eman du HB finantzatzeko funtzioa zuela egotzita. Mugimendu politiko baten egoitza politikoak istea erabaki larria da. Ez du bat egiten demokraziarekin eta euskal herritarrok desio dugun elkarrizketa eta konponbidearekin. Hori dela eta gaur 20:00 eskualdeko MOBILIZAZIOA egingo dugu PLAZA BARRIXAN erabakiarekiko ezadostasuna agertzeko.

Deialdia luzatzen dizuegu Arranon bezero eta kide zareten guztioi zein gainontzeko herritarrei. ARRANOA EZ ITXI! Soraluzeko Libre plataformak arratsaldeko 20:00etan Plaza berrira deitu ditu herritarrak.

Espainiako auzitegi gorenaren arabera, guztira ehundik gora elkarte geratuko dira estatuaren esku. Horrek hainbat taberna eta elkarte ixtea ekarriko du.

Hauek dira Auzitegi Gorenak bere epaian konfiskatzea agindu duen elkarte eta enpresak, lurraldeka, elkartearen izenaren arabera ordenatuak:
Araba.

Aitzgorri (Gasteiz), Arrano edo Hiru Bide (Gasteiz), Artziniegako edo Otsati (Artziniega), Gure Aukera (Laudio), Irabien (Okondo), Sagarmin (Agurain), Toloñogorri (Bastida) eta Txoko Gorri (Amurrio).

Bizkaia.

Amaiur (Markina-Xemein), Aretxabalaga (Larrabetzu), Aritzmendi (Alonsotegi), Artagan (Bilbo, Santutxu), Askabide (Bilbo, Zorrotza), Axular (Igorre), Beldarrain edo Baserriko (Elorrio), Belatxikieta (Zornotza), Bola Toki (Bermeo), Branka (Getxo, Erromo-Areeta), Castet (Zaldibar), Deustuko Goiko Alde (Bilbo- Deustua), Erandiotarrak (Erandio, Astrabudua), Galarrena (Lekei- tio), Arrano (Gernika-Lumo), Goi- zalde (Bilbo, Alde Zaharra), Herri- ko (Oñati), Gorrondatxe (Getxo, Algorta), Gure Izerdi (Balmaseda), Guzur Aretxa (Galdakao), Harbide (Basauri), Haritzkanda (Muskiz), Harriama (Ortuella), Harrigorria (Gallarta), Hegoalde (Erandio), Herriko Kultura (Barakaldo), Gel- tokia (Sodupe-Gueñes), Herriko (Zalla), Intxaurre (Durango), Ire- targi (Urduliz), Irrintzi (Bilbo, Alde Zaharra), Izar Gorri (Mallabia), Jentilzubi (Dima), Julemendi (Za- mudio), Kementsu (Otxandio), Kima (Gordexola), Kirruli (Bilbo, Indautxu), Kurkudi (Leioa), Meatza edo Abusuko (Bilbo, Abusu), Mendieta (Sestao), Mikelats (So- pela), Mugalde (Orduña), Mungi- berri (Mungia), Narria (Portugale- te), Onegin (Arrigorriaga), Oxan- goiti (Lezama), Sei Herri (Berango), Sustraiak (Santurtzi), Txapalarta (Bilbo, Altamira), Txoria (Derio), Ugaoko Dorrea (Ugao), Uribarri (Bilbo, Uribarri), Uxola (Ondarroa) eta Zohardia (Bilbo, Errekalde).

Gipuzkoa.

Aitzaga (Usurbil), Aldiri (Urretxu), Ama-Lur (Zumarraga), Aizkora (Donostia, Alde Zaharra), Ansoategi (Lazkao), Antiguotarrak (Donostia, Antigua), Antxeta (Pasai San Pedro), Antxista (Hernani), Handikona (Deba), Arrano (Beasain), Arrano Kabia (Zarautz), Artatse (Bergara), Basari (Pasai Antxo), Elorri (Segura), Garin (Hernani), Girizia (Oiartzun), Haritza (Donostia, Amara), Harralde (Getaria), Herria (Donostia, Alde Zaharra), Ilunbe (Donostia, Amara Berri), Irati (Arrasate), Hazia (Irun), Inpernupe (Zumaia), Iratzar (Villabona), Intxurre (Tolosa), Irriki (Ordizia), Irunberri (Andoain), Landare (Errenteria), Legazpi Eginez (Legazpi), Loiolako Hontza (Donostia, Loiola), Marruma (Donostia, Gros), Mollaberri (Mutriku), Orkatz (Azpeitia), Osinberde (Zaldibia), Soraluze (Soraluze), Subegi (Ibarra), Trintxer (Pasaia, Trintxerpe), Txalaka (Donostia), Xirimiri (Lasarte-Oria), Zakela (Azkoitia) eta Zipotza (Astigarraga).

Nafarroa.

Abardena (Tutera), Aitzina (Iruñea, Alde Zaharra), Azoka (Tafalla), Herria Eginez (Altsasu), Torrea (Leitza), Zumadi (Burlata) eta Zurgai (Iruñea, Txantrea).

 

Azken informazio hau Berria.eus komunikabidearen webgunetik hartua izan da lizentzia libreari esker. Artikulu origianala hemen irakur dezakezu.