Kiroldegitik jakinarazi dute abonatuek lehen bi asteetan doan jokatzeko aukera izango dutela eta materiala ere lagako zaiela. Ordua kiroldegiko harrera bulegoan hartu behar da.
Belarra jartzea falta da padel-pista bukatuta izateko eta arduradunek aurreikusi dute, euria egin ezean, ekainaren 22an zabaltzea. Abonatuek, lehen bi asteetan, doan jokatzeko aukera izango dute eta materiala ere lagako zaie kiroldegian. Padel-pista alokatzeko tarifen berri ere eman du kirol-teknikariak:
Abonatuek: 2,5 euro ordua pertsonako
Ez abonatuek: 5 euro ordua pertsonako
Astean zehar, arratsaldeko 16:00ak arte, abonatuek, ordua euro bat ordaintzeko aukera izango dute.
Materialaren alokairua:
Palak: 2 euro bakoitza
Pelotak: 3 pelota euro bat
Jokatzeko ordua kiroldegiko harrera bulegoan hartu behar da.