(Eguazteneko informazioa)
Maiatzaren 28an zen hastekoa baina Angela Murillo epaileak saioa bertan behera utzi zuen gazteen protesta bategatik. Fiskaltzak, urte eta erdi eta bi urte arteko kartzela zigorra eskatzen du auzipetuentzat. Atzo arratsaldean Elizbururi elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zen, Soraluzeko Librek deituta.
Gaur berrartu dute epaiketa, auzipetuak salan sakabanatuta eta kazetari eta publikorik gabe. Auzipetu guztiek deklaratu dute goizean eta euren atzetik Ertzainek eta lekukoek ere bai. Gazte Danbadan gertatutakoarekin eta ekitaldian esandako esaldiekin "ez direla ondo gogoratzen" errepikatu dute behin eta berriro Ertzainek. Datorren martitzenean berriz joan beharko dute auzitegira, auzia epaiaren zain gelditu aurretik. Informazio gehiago: