Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin duten ibilbidea eta lortu duten onarpena, datuek argi asko erakusten dutena.
Toki komunikabideak euskal komunitateak sortu ditu, euskal komunitatea bera elikatzeko. Tokiko informazioa euskaratik eta euskaraz lantzea dute xede bakarra. Haien kontra egiten duenak, xede horren kontra egiten du, ez besterik.
Erreakzioak
Zerbait pintatzen dugu herri honetako iritzi publikoanZerbait pintatzen dugu herri honetako iritzi publikoan Gorka Bereziartua kazetariak Argiaren komunitateko Boligorria blogean argitaratu duena.
Goienari elkartasun guztia Eneko Barberena Arrasateko EH Bilduko zerrendaburuak Goienaren komunitateko Barberenea blogean argitaratu duena.