

Ostegunean izango da Gotzon Elizburu eta beste 8 kideen aurkako epaiketa Madrilgo Audientzia Nazionalean. Hori dela eta, elkartasun mobilizazioa egin da Libre plataformak antolatuta gaur, Plaza Zaharrean.
Guztira gotzonlibre.info atariak 491 atxikimendu bildu ditu eta 271 elkartasun argazki bildu ditu. Dei egiten diegu modu batera edo bestera atxikimendua eman duten herritar guzti horiei mobilizazioan parte hartzeko.
Angela Murillo epaileak auzipetu eta publikoan zeuden pertsona guztiak kaleratu ditu. Tartean dira Gotzoni babesa ematera joandako soraluzetarrak ere. Epaileak epaiketa ekainaren 11ra atzeratu dutela jakinarazi die auzipetuei eta fiskalak denei "espedientea" zabalduko diela. Informazio gehiago: argia.eus edo Topatu.info -n.