Kopako finala zapatuan Zumaian (ikusi argazki albuma)

Erredakzioa 2015ko mai. 26a, 14:29

Sora guretxokoa

Kopako finala datorren zapatuan jokatuko da Zumaian, arratsaldeko 17:00etan. Autobusa arratsaldeko 15:00etan aterako da Estaziñotik. Izena Txoko tabernan eman daiteke.

Zapatuan 3-1 irabazi eta gero, Sorak Gipuzkoako kopako finala jokatuko du Donostialdeko Mariño taldearen aurka. Partidua hasi orduko aurreratu zen markagailuan Sora, Mikel Oregi Leturiondok "Letu"k sartu zuen golarekin.

Beste bi golak Aitor Sanchez "Txiki"k eta Raul Luisek sartu zituzten. Partiduaren azken minutuetan Egoitz Placenciak paregabeko aukera izan zuen atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zenean laugarrena sartzeko, baina ez zuen asmatu.

Partiduaren amaieran pozez ospatu zuten garaipena jokaleriek eta begira zeuden ehunen bat herritarrek.