Industria-enpresen I Topaketak 30 enpresa batu ditu

Erredakzioa 2015ko mai. 22a, 16:50

Topaketa1Debagoieneko eta Debabarreneko 30 enpresa industrial batu dira gaur, ostirala, Enpresa Industrialen arteko I. Topaketan, Debegesa Garapen Agentziaren egoitzan, Eibarren. Topaketa hau Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak antolatu dute elkarlanean, enpresen arteko harremanak eta lankidetza sustatze aldera.

Debagoieneko eta Debabarreneko 30 industria-enpresa baino gehiago batu dira gaur, hilak 22, Enpresa Industrialen arteko I. Topaketan, Debegesa Garapen Agentziaren egoitzan, Eibarren. Topaketa hau Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak antolatu dute elkarlanean, enpresen arteko harremanak eta lankidetza sustatze aldera.

Topaketaren baitan, enpresa industrialen errronka nagusien gaineko hausnarketa amankomun bat egin da. Bertan parte hartu dute Juan Angel Balbas Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusiak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduradunak, eta Aitor Ruiz ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendariak.

Topaketa 9:00etan hasi da eta 13:00ak arte luzatu da. Enpresek euren artean elkar ezagutzeko baliatu dute saioa, izan ere, horretara begira antolatu da topaketa. Enpresa parte-hartzaileen arteko bilera laburrak egin dira, enpresen arteko harremanak erraztu eta jarduera industrialarekin zerikusia duten sektoreetan lankidetza aukerak identifikatzeko.

Dinamika honen bitartez, enpresa guztiek izan dute aukera gainerako parte-hartzaile guztiekin elkartzeko. Gainera, enpresa bakoitzak bere intereseko enpresen agenda sortzeko aukera izan du.

Jardunaldi hau Debegesak bultzatzen duen 'Bai Industriari!' egitasmoaren baitan kokatzen da, Debabarreneko industria arloko enpresen aldeko ekimenak biltzen dituena.

Egitasmo hau PO FSE 2007-2013 VALORA programako egitasmo bat da. Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinatzatua.

Topaketa2