Gaur gauean soraluzetarrak ETB1eko "Tribuaren berbak" saioan

Erredakzioa 2015ko mai. 5a, 16:33

Tribuaren berbak

Maite Quintanilla Pil-pilean euskara elkarteko kidea eta herriko hiru gazte azalduko dira gaur gauean ETB1eko Tribuaren berbak saio ezagunean.

Herriko gazteek euskararekin duten harremanaz berba egin dute Kike Amonarrizekin, bakoitzak bere esperientzia kontatuz. Maite Quintanillak gai beraren inguruan osatu berri duen azterlanak eman die horretarako aitzakia "Gazteak, hizkuntza eta hegemonia. Lekuan lekuko ikerketa antropologikoa Soraluzen". 

Maitek azaldu dizkigu azterlanaren nondik norakoak zein diren: "Soraluzeko 15-16 urte bitarteko gazteek hizkuntzekin duten harremana aztertu dut lan horretan, bereziki euskararekin dutena. Hizkuntzaren erabileran erabileran eragina duten faktoreak aztertu eta hizkuntzaren hegemonian eragina duten alderdiak aztertzen saiatu naiz. Gazteen eta euskararen erabileraren inguruan berba asko egiten da eta kezka handia dago, baina gazteetaz berba gehiago egiten da gazteekin baino. Nere asmoa euren ahotsaren bozgorailu egitea izan da eta eurei entzutea gaiaren inguruan zein iritzi duten".

Maitek egindako lana argitaratu berria da BAT Soziolinguistika aldizkariaren 92-93. zenbakian (87-120 orrialdeak). Liburutegian, Pil-pileanen edo Maiteri berari eskatuta ere eskuratu daiteke. BAT 92 93 Maite Quintanilla-1